ALBISTEAK

Kutsatu kopuruak gora egin du

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko uzt. 5a, 14:48

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken zazpi egunetako datuak eman ditu jakitera eta txosten horrek azken asteetako bilakaera berretsi eta nabarmendu dute: gora doazela datuak, alegiak.

Debagoienaren kasuan, %90ean hazi da Jaurlaritzak erregistratutako positibo berri kopurua zazpi egunean; 141 kutsatu izan ziren duela bi aste, eta 268 izan dira, azken astean. Azpimarratzekoa da Arrasaten egondako gorakada. 55etik 162ra igarota, ia hirukoiztu egin da balioa astebetean, eta arrasatearrak izan dira bailaran kutsatutako herritarren %60,44. Debagoienean azken astean erregistratu dituzten 268 positibo horietatik 162 dira Arrasatekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak