Udazabal, musikaz eta bestelako kultur eskaintzaz beteta

Uxue Igarza Loiola 2022ko eka. 28a, 13:31

Uztailerako hamar kultur ekitaldi daude programatuta Arrasaten. Arrasate Musikal Big Band, Donostiako Orfeoia eta Arrasate Musikal, Gazte, Homiens, Mondra & Roll jaialdia, Nudo, Arrasate Blues, Ugandan Sticks, Alive / Dye, Dye eta Akabo! izango dira egitarauko protagonistak.

Udazabalen 15. edizioa egubakoitz honetan bertan abiatuko da eta utzailaren 29ra arte luzatuko da. Juan Ramon Mendieta Arrasateko Udaleko zinegotziak eta Karmelo Alberdi Kultura teknikariak azaldu dutenez, musikaz gain, zirkua, antzerkia eta dantza ere izango dira kalean. Orotara, hamar ekitaldi daude egitarauaren baitan.

Hamar ekitaldi horietatik hiru ez dira Arrasateko Udalak antolatutakoak; baina bai diruz babestutakoak: datorren zapatuan, 20:00etan, Donostiako Orfeoiak eta Arrasate Musikalek eskainiko duten kontzertua, Mondra & Roll rock jaialdia eta Arrasate Blues.

Bertakoa eta guztientzat

Udazabalen antolatzaileen arabera, egitarauaren xerea bertako zein lurraldeko "sormen-industria bultzatzea" eta udalerriko "kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko aukera eskaintzea" da. "Tokiko talde eta artistei edo haiekin egindako kolaborazioei lekua egin nahi izan diegu. Emanaldiak auzoetara hurbiltzeko apustuan ere sakontzen dugu, Uarkape edo Zaldibarko pilotalekura, besteak beste. Arrasatear guztiek kulturaz gozatzea nahi dugu eta hau udalerriko txoko guztietara iristea", gehitu dute.

Egitaraua

  • Uztailak 1, 19:30, Monterron parkea: Arrasate Musikal Big Band.
  • Uztailak 2, 20:00, Uarkape pilotalekua: Donostiako Orfeoia eta Arrasate Musikal.
  • Uztailak 3, 20:00, Herriko plazan: Gazte – Hika.
  • Uztailak 5, 20:00, Seber Altube plaza: Homiens – Markeliñe.
  • Uztailak 8 eta 9, Monterron Parkea: Mondra & Roll, rock jaialdia.
  • Uztailak 12, 20:00, Biteri plaza: Nudo – Rojo Telon.
  • Uztailak 14-17, herriko hainbat txokotan: Arrasate Blues.
  • Uztailak 20, 19:30, Monterron parkea: Ugandan Sticks eta haien danborrak
  • Uztailak 23, 20:00, Zaldibarko frontoia: Alive – Lasala / Dye Dye – Ertza.
  • Uztailak 29, 20:00, Seber Altube plaza: Akabo! – Cia Barsanti

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak