Arrasateko Bibliotekan bigarren eskuko azoka

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko eka. 1a, 18:13

Gaur hasita egubakoitza bitartean egingo dute azoka biblioteka kanpoaldean, 17:30etik 19:30era, Amerika elkartearekin elkarlanean; bihar, eguena, Carolina Ruedak helduentzako ipuinak kontatuko ditu, gaztelaniaz, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

Herri askotan moduan, Arrasateko Bibliotekan ere liburu asko jasotzen dituzte dohaintzan. "Ia egunero etortzen da herritarren bat liburuak, filmak edo bestelakoak ekartzera. Gustura hartzen ditugu, baina baldintza batzuk ditugu; esaterako, entziklopediak ez ditugu hartzen, eta ezta hondatutako libururik ere", azaldu du Arrasateko Bibliotekako arduradun Asun Agirianok.

Aurten, elkartasun azoka

Bibliotekako erabiltzaileen artean banatu izan dituzte, gehienetan, baina, beste liburutegi batzuetako ekimenak ikusita, aurten azoka solidarioa egitea pentsatu dutela dio Agirianok: "Tolosan, Leioan eta Getxon, adibidez, hala egiten dute jasotzen dituzten argitalpenekin. Udaleko Gizarte Zerbitzukoekin adostu genuen Amerika elkarteari proposatzea, eta elkarte horretako kideak egongo dira saltoki-postuetan. Taldeko kide batzuk ezagutzen ditugu aurretik, liburutegiko erabiltzaileak direlako, eta baita solasaldietako partaideak ere".

Euro bat, bi edo hiru ordain- du beharko dira argitalpen bakoitzeko. Askotarikoak izango dira, liburuak, gehienbat, argitalpen zaharrak zein berriagoak, baina badira filmak ere aukeran. "Helduentzako eleberriak dira gehienak, euskarazkoak, gaztelerazkoak, eta bada ingelesezkoren bat ere. Garai eta estilo askotarikoak. Haurrentzako ere askotariko argitalpenak ditugu eskaintzeko, euskaraz eta gaz- teleraz irakurtzekoak horiek ere. Arrakasta izaten badu, azoka gehiago egiteko asmoa dugu".

Ipuin kontaketa, bihar, ekainaren 2an

Azokari indarra emateko, Carolina Rueda kontalaria gonbidatu dute gazteentzako eta helduentzako ipuin kontaketa egiteko. "Aspalditik genuen Rueda Arrasateko Bibliotekara ekartzeko gogoa, eta lortu dugu, azkenean, Ahoz Aho jaialdiaren laguntzarekin. Ibilbide handiko kontalaria da eta Euskal Herrian zehar bira bat egingo duela aprobetxatuaz ekainaren 2an gurean izango da. Kontakizun bereziak partekatuko ditu entzuleekin eguenean, Jokin Zaitegi gelan, 19:00etan hasita; ateak guztiontzako zabalik daude, eta ez da aldez aurretik gonbidapenik eskuratu behar".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak