Goyeneche Fundazioko kideen ipuin-kontaketa, Arrasaten, Aniztasun astearen barruan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko mai. 20a, 11:34

Aniztasun mota guztiak ikusaraztea du helburu hainbat erakundek bat egin duten egitasmoak. Horren barruan, Goyeneche Fundazioko kideek ipuin-kontaketa eskaini zuten, atzo, Kulturaten. Halaber, ekainaren 8ra bitartean, hainbat ekitaldi izango dira.

Aniztasun Astea ari dira ospatzen Arrasaten, eta ekainaren 8ra bitartean hainbat ekitaldi egongo dira. Horietako bat da atzo Goyeneche Fundazioko Javi Igartua eta Elena Isasmendi kideek eskaini zuten ipuin-kontaketa; Downen sindromeari buruzko La tortuga Marian ipuina kontatu zuten atzo, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

Pertsona guztiengana heltzea zen atzoko kontaketaren helburuetako bat. Horregatik, kontakizuna erderaz eta euskaraz egiteaz gain, keinu hizkuntzan kontatu zuten Pertsona Gorren Elkarrek Euskal Federaziokoek.

Jokin Zaitegi gela haurrekin eta gurasoekin bete zen, eta bertaratutakoek adi-adi jarraitu zuen kontakizuna; baita parte hartu ere. Atzokoan publikoa haurrak izan arren, edoizein publikori zuzendutakoa dela nabarmendu du Elena Zarate Garagune Arrasateko arduradunak: "Printzipioz bost urteko haurrei dago zuzenduta, nahiz eta momentu askotan eskoletan beste adin batzuetako haurrei kontatu dieten. Hala ere, uste dut adin guztietarako dela. Azken finean, erakusten duena denok ikasi beharreko gauza bat da".

Halako ekitaldiek aniztasun ezberdinei oihartzen duetela dietela azpimarratu du baita ere: "Hainbat aukera ematea garrantzitsua da, bakoitzak bere gaitasunak ditu, eta horren barruan garrantzitsua da bakoitzak berea erakustea, eta ikustea pertsonak gaitasun horretatik".

Gurutze Gorriak, SOS Arrazakeriak, IMMEk, AMSk, Ekin Emakumeakek, Txatxilipurdik, Morborrek, Sexologia Zerbitzuak, Amerika Elkarteak, Goyeneche Fundazioak eta Arrasateko Udalak bat egin dute aniztasun mota guztiak ikusaraziko dituen Aniztasun Astea antolatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak