"Gazteek erakutsi duten aktibazio-nahia sustatzeko asmoa" duen kale agerraldia, Antiguako tuneletik abiatuko da, 17:30ean. AED elkarteko Ttak, gazteen taldeak, bat egin du zapatuko deialdiarekin eta gaur, eguaztena, Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan taldeko kide Oihan Loiti izan da zapaturako gonbidapena egin eta gaiaren gaineko azalpenak emateko.