Komunitate energetikoak izan dituzte hizpide Garaiako Parke Teknologikoan egin den jardunaldian

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko mai. 12a, 11:49

Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Korporazioak eta Repsol Fundazioak energia-komunitateak eta autokontsumoaren aldeko apustua aztertu dituzte goizean egin den ekitaldian.

Azken hilabeteotan energia komunitateak sortzen ari dira. Eredu hori energia sortu, erabili eta kudeatzeko modu bat da, herri-mailakoa. Gainera, energia deszentrailizatua, efizientea eta elkarlanekoa sortzeko aukera ematen dute.

Ereduak asko daude, ordea. Ander Goikoetxea izan da hitzaldietako bat eman duena. Hark azaldu duenez, "eredu asko gaude. Gaur esaterako, hemen inguruan garatzen ari diren Ekiola eta Edinor gertuagotik ezagutu ditugu, baina beste hainbat eredu ere badaude".

Debagoienean ere hasi dira halako proiektuak jendartean zabaltzen. Azken egunetan, esaterako, Ekiolaren aurkezpena egiten ari dira bailaran. Mondragon Unibertsitateko Vicente Atxa ere goizeko saioan izan da, eta honek ere nabarmendu du nabari dela komunitate energetikoaren aldeko joera inguruan: "Geroz eta plaka gehiago ikusten dira Debagoienean. Herritarrak ere hasi dira elkartzen energia ekoizteko eta autokontsumoa indartzeko asmoarekin".

Ondorioekin amaitu dute jarduna, gizarteak trantsizio energetikoak inplikatu behar duela izan da ondorio nagusia. Bai Atxak, baita Goikoetxeak ere berdina uste dute. Atxak dioenez, "etorkizunean energia gutxiago kontsumitzea eta energia garbia ekoiztea gura badugu, garbi  dago bakoitzak hartu behar duela ardura".

Goikoetxeak argi du trantsizio energetikoan inbertsio handiak egin beharko direla. "Inbertsio gaitasun handia duten enpresek jarri beharko dute dirua, baina beste hanka bat izan beharko da trantsizio horretan aurrezle txikiaren parte-hartzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak