Gazteak kooperatibismora eta ekintzailetzara gerturatzeko ekimena, Garaia Parke Teknologikoan

Uxue Igarza Loiola 2022ko mai. 10a, 14:30

Mondragon City Challenge lehiaketaren bigarren edizioa ate-joka dago, eta gazteak parte hartzera animatzeko saio berezia egin zuten atzo, Garaia Parke Teknologikoan. Arizmendi ikastolako DBHko 4.mailako eta batxilergoko ikasleak bertaratu ziren.

Mondragon City Challenge ekintzailetza kooperatiboko nazioarteko lehenengo lehiaketa da. Lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, bigarrena egingo dute laster: irailean zabalduko da izena emateko aldia.

Hori horrela, atzo goizean, Arizmendi ikastolako gazteekin saio berezia egin zuten Garaia Parke Teknologikoan. Mondragon Kooperatibako ordezkariak, Konfekoop-eko presidente Rosa Lavin, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkari nagusi Belen Balerdi eta Jaurlaritza eta Aldundiko ordezkariak izan ziren bertan, besteak beste; baita Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea ere eta hainbat gazte ekintzaile, beraien esperientziak kontatzen.

Sustatzaileen esanetan, atzoko saioaren helburua Arizmendiko gazteak "eredu kooperatibora gerturatzea" eta eredu hori "etorkizuneko aukera izan daitekeela erakustea" izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak