Gazteendako sariketa da Osinalde, eta, han kantatzeko, aurretik bi kanporaketa egiten dituzte. Ordizian lortu zuen txartela Ane Zuazubiskarrek. Hirugarrenen aldia zuen Gabirian, aurrekoetan bigarren geratu zen, eta etxean du orain urteurren borobileko garaikurra. Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saiora gonbidatu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.