Bidegorria egingo dute Araba etorbidea eta Foruen plaza lotzeko

Hasier Larrea 2022ko api. 19a, 10:01

Arrasateko Udalak Aste Santuko oporren ostean ekingo die lanei. Leintzibar kalea eta Kurtze Txiki plazako kalea gurutzatuko ditu 160 metro inguruko luzera izango duen bidegorriak, eta alde batetik bestera joateko bi zebrabide gurutzatu beharko dute erabiltzaileek.

Motordun ibilgailuei begira, nobedadea izango da Arima Zubi alboan dagoen Alfontso zortzigarrena kaletik sartu ahalko direla zuzenean Foruen plazara, eta, orain arte bezala, baita irten ere. Oinezkoen eta txirrindularien kasuan, Gipuzkoa etorbidetik Uribarriraino izango dute pasabide jarraitua, Arrasaten 2015etik egiten diharduten bidegorri sarearen proiektuaren baitan.

Udalaren inbertsioa 316.500 eurokoa izango da, BEZa barne, eta obrak Construcciones Egurki S.L. enpresak egingo ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak