Ekitaldian zehar irakurri duten manifestuan nabarmendu dute, besteak beste, duela 60 urte ereindako hazietatik datozela gaurko ezker abertzalearen uztak: "Biharko askatasunaren oinarriak sendotzen jarraitzea dagokigu. Euskal Herri euskalduna nahi baitugu biharko, Euskal Herri feminista, Euskal Herri sozialista. Euskal Herri zoriontsua nahi dugu, jende zoriontsuz osatua. Gurea da erantzukizuna".
Itxaropenerako zantzuak daudela ere adierazi dute, besteak beste: "Guregan bizi da atzoko gazteen gogoa; Euskal Herri askea eta burujabea imajinatzen dugu, eta harantz goaz besoz beso, eskuz esku. Partida ez da amaitu; ez gara etsipenean amiltzeko jaio. Itxaropenez eta grinaz, egungo oinetakoekin, bide berriak ireki eta aurrera jarraitzera gatoz. Bakoitzak bere ahalean, bakoitzak bere eremutik, elkarrekin, baloia beti aurrera bultzatuz. Aske izan arte, aurrera bolie!".
Ekitaldia borobiltzeko Anje Duhaldek Aurrera Bolie abestia interpretatu du.