Neurketa garrantzitsua zen domekakoa Mondragon Unibertsitatearentzat igoera fasea jokatzeko duen aukerei begira, eta maila emanda, garaipena eskuratu zuten CB Solares talde kantabriarraren aurka (104-77). Azken bi jardunaldietan erabakiko dira Lauko Finala jokatuko duten bi taldeak; Cantbasket04 edo Baskonia aurkari zuzenetako bat garaitu beharko dute arrasatearrek txartela lortzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.