Korridore humanitarioek erraztu egin dute errefuxiatuak Debagoienera iristea, eta azken bi asteetan harrera familia askok lortu dute ukrainarrak etxean hartzea. Horietako hainbatekin du harremana Caritasek –bai Victoriano Etxabe parrokoaren bitartez eta bai Leire Lugarizaristiren gizarte hezitzailearen bitartez–. Guztien artean psikologikoki artatuak izateko premia duten pertsonak identifikatzen ari dira, Jokin Ruiz eta Irene Vasquez psikologoekin harremanetan jartzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.