Apirilaren 3an, Bilbon jokatuko den eskuz binakako finalean estreinatuko duten kamiseta aurkeztu dute gaur Arrasaten. Astore etxeak diseinatu du, eta aurkezpen ekitaldian izan dira finala jokatuko duten lau pilotariak.
Birziklatutako ehuna
Euskal Herrian diseinatu eta egindako kamiseta %100ean birziklatutako ehunekin egindakoa da; hain zuzen, kamiseta bakoitza plastikozko 11 botilarekin eginda dago. Estetikoki ukitu formala ematen dion lepoa gehitu diote, eta baita urdin ilun koloreko marra batzuk ere. Baikoko eta Aspeko kamisetak kolore zuriarekin bereizi dituzte: Baikoren elastikoak bi sorbaldak ditu zuriak eta Asperenak zuria dauka sorbalda batean eta mahukan.
Salgai jarriko dute apirilaren 13an
Aspeko eta Baikoko elastikoak kolore gorrian eta urdinean jarriko dituzte salgai apirilaren 13tik aurrera.