IGO AUTOBUSERA!

Pailazoen bisita gaur, Arrasate Irratian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko otsailaren 28a

Potx eta Lotx pailazoak eta euren kuadrilla handia Amaia antzokian izango dira bihar, martitzena, 17:00etan Kaleak bizirik ikuskizuna eskaintzen. Biharko emanaldiaren inguruan jarduteko eta askotariko kontu gehiago kontatzeko FM 107.7ko Igo Autobusera! saioan izan dira Itziar Arkauz Lotx, eta Danel Teran, Izaskun bizilaguna.

Biharko emanaldirako sarrerak doan dira eta Arrasate.eus atarian eskura daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak