Osasun neurri murriztaileak bertan behera utzita, kultura-zaleak eta sortzaileak "pozik" dira kultura ekitaldiak "ohiko jardunera" itzultzen hasi direlako. "Ikaragarriak izan dira asteburu honetako emanaldiak. Oilo ipurdia jartzen zait aretoa jendez beteta ikustean", kontatu du Iker Galartza aktoreak Igo Autobusera saioan. Datorren domekan Amaia antzokian izango da, Zuhaitz Gurrutxagarekin batera Txalo Produkzioak-en Lehendakari gaia lana eskainiko dute, 19:30ean hasita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.