Eguen eta egubakoitz eguerdira arte jende asko ibili zela azaldu dute, baina zapatuari dagokionez, eta aurreko urteetakoekin alderatuta, jende gutxixeago igarri dute.
Dena den, Ibai artetik "balorazio positiboa" egin dute. Pandemiak eraginda, aurreko denboraldiak oso txarrak izan direla zehaztu dute, eta produktu asko zituzten biltegietan. Horiei guztiei irteera ematea lortu dutela azaldu dute.