Gure herrietako kale izendegietan emakume gutxi agertzen direla ez da zerbait berria. Arrasaten, esaterako, sei dira emakume izenak dituzten tokiak, eta bakarra erlijioarekin zerikusirik ez duena: Teresa Garcia irakasleari erreferentzia egiten dion Arano eta Garcia Maisu Maistrak kalea. Egoera hori ikusita, eta martxoaren 8a bertan egonda, bi ekimen jarri ditu martxan Arantza Otaduy artean historialariak.
Kaleak izendatzeko, Otaduyk proposatzen du hasteko toponimoak hobestea, eta horiek ezagutzen ez badira, emakumeen izenen alde egitea. Zentzu horretan, planteatu du hezkuntza munduarekin lotura dute bi emakumeren izenak jartzea Arrasateko beste bi tokiri: Kulturate ondoan dagoen lorategiari eta Biteri plazari.
Sinadura bilketa eta bisita gidatuak
Otaduyk argi utzi gura du berea planteamendu bat besterik ez dela, eta herritarrak horren alde sinatzera animatu ditu Feel Euskadi webgunean.
Bestetik, martxoaren 5erako eta 6rako edonork jarraitzeko moduko bisita gidatuak antolatu ditu Emakume ahaztuak izenarekin. Bisita gidatuetan parte hartzeko izena eman behar da, eta hori ere, Feel Euskadi webgunean egin behar da.