Zapatuko ekintzak berrartu dituzte LEKeko gaztetxoek

Uxue Igarza Loiola 2022ko ots. 5a, 17:16

Osasun neurriengatik urtarrilean eten egin ziren eskola kirolaren baitako lehiak. Orain, baina, apurka-apurka talde eta elkarteak hasi dira martxan, eta Leintz Eskola Kirolak ere gaur bertan abiatu du lehenengo ekimena; errugbi topaketa egin dute Mojategin.

Pandemiak denbora luzez eta gogor eragin dio eskola kirolari, baina ikasturte berria –protokoloetara egokitu behar izan diren arren– ohiko entrenamendu eta lehiekin hasi zuten gaztetxoek. Nolanahi ere, seigarren olatuaren eraginez, Gabon jaien ostean, lehiak eteteko agindua eman zuen Osasun Sailak, eta Leintz Eskola Kirolak, esterako, gaur berrartu ditu asteburuko jarduerak.

Errugbi topaketa egin dute neska-mutikoek, eta Julen Aranbarri LEKeko arduradunetako batek azaldu du, eguraldia makur samarra izan arren, "gustura" aritu direla. "Astean zehar egindako lana plazaratzeko eta gainerakoekin harremanak estutzeko balio izaten dute asteburuetako jarduerek. Gozatzeko eta osasuntsu egoteko modua bat da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak