Aniztasun funtzionala duten gazteentzako saioak egiten ari dira Arrasaten, hilean behin, zapatuetan: sormena eta askatasuna bultzatzen dituzte, dantzaren eta musikaren laguntzarekin. Arrasateko Udaleko Gazteria eta Aniztasun sailek elkarlanean bultzatutako eta BASH Taldeak gidatutako ekimena da. Eta talde horrek gidatuta, justu, saio berezia egingo dute bihar, urtarrilak 29: saio inklusibo bat, gonbidatu berezi eta guzti.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.