Bailarako talde bakarrak jokatu zuen etxean Gizonezkoen Erregional Ohorezko Mailako 17. jardunaldia: Mondrak. Añorgaren aurka neurtu zituzten indarrak Cristian Levisen mutilek, eta azken unera arte sufritu arren, hiru puntuak poltsikoratu zituzten zuri-moreek (2-0). Zelai erdiko borroka nagusi, parekatua izan zen norgehiagoka, gol aukera gehiegi gabea. Hala ere, lehiaren azken minutuetan birritan zulatu zuten arrasatearrek aurkarien atea. Lehendabizi Aritzek, korner batean bigarren baloia atezainaren gainetik loratuta; ostean Sanchezek, Añorgako atezaina ere errematera joana zen jokaldian, ate aurrean aurkaririk gabe geldituta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.