Asteburuan eman zizkioten azken kolpeak azaroan hasitako Santamasetako padel eta tenis txapelketei. Inoiz baino parte hartzaile gehiago izan dituen padel txapelketan (25 bikote), bigarren urtez jarraian jantzi zuten txapela Patxi Vallejos eta Jorge Aranes bergararrek; nagusitasun handiz lortu zuten, gainera, 6 eta 1eko bikoitzarekin garaitu baitzituzten finalean Carlos eta Xabi Odriozola anai oñatiarrak. Tenisean lehiatuagoa izan zen garaikurra altxatzeko dema, baina txapelketako antolatzaile taldean den Aitor Magallanes arrasatearrak amore eman behar izan zuen azkenean Jon Orbegozo azpeitiarraren aurrean (6-4 eta 6-4).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.