Abenduaren 1ean Giza Immunoeskasiaren Birusaren Aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna izaten da eta urtero lez, Arrasateko Sexologia Zerbitzuko kideak kalera irten dira herritarrei gai honen inguruan informatu guran. Aurtengoa berezia izan da, zerbitzu honek 25 urte bete baititu. Urtero ekitaldi xume bat antolatzen dute Biteri Plazan egun honetan eta aurten herritarrak gerturatzeko mezu argiarekin: zenbat dakizu sexualitateari buruz?