Black friday-ari aurre egiteko Ibai Arteren Black Arrasate ekimenak eguraldia ere izan du etsai aurten. Aurreikusitako moda desfilea bertan behera uztea erabaki dute astean, baina bideo mapping-arekin aurrera jarraitu eta Arrasateko udaletxeak itxura oso ezberdina hartu du gaur iluntzean: herriko umeek, irudimenari hegan egiten utzita, askotariko kolore eta gairekin birdiseinatu dute eraikinaren fatxada marrazki bidez, eta marrazki horiek proiektatu dituzte udaletxean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.