Ibai-Arteren eskutik, moda-desfilea, txokolate-tabletak eta opari eta ekimen gehiago

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko aza. 23a, 17:02

Black Arrasate izeneko ekitaldia antolatu du Ibai-Arte merkatari elkarteak zapaturako; moda-desfilea, musika zuzenean eta bideo-mapping-a prestatu dituzte. Ibai-Arteko presidente Jon Apraiz eta desfilean parte hartuko duen Zahara Galan musikaria gonbidatu dituzte gaurko, martitzena, Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saiora.

Zapatuko ekitaldiaz gainera, bestelako ekimen asko ere abian dituzte Arrasateko merkatariek, adibidez, gaur hasita, 3500 txokolate-tableta banatuko dituzte herriko dendetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak