HARMAILATIK

Markagailua iraulita, liderra mendean hartu zuen Mondrak (2-1)

Jon Irizar Aranguren 2021eko azaroaren 23a

Touring Ohorezko Mailako liderrak egin zuen Mojategira bisita zapatu arratsaldean. Lehen zatian errenteriarrek markagailuan aurrea hartu zuten arren, aldageletatik bueltan nagusi izan ziren zuri-moreak. Arroyok berdindu zuen markagailua 77. minutuan, eta neurketaren azken hatsean sartu zuen garaipenaren gola Perezek. Hiru puntuek sailkapenaren goiko postuetan egonkortzeko balio izan die arrasatearrei; bosgarren dira uneotan, UDA liderrarengatik bost puntura. Urolari egingo diote bisita datorren astean Cristian Levisen mutilek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak