Kanpanzar Arrasate eta Bilboko Valtecsa aritu ziren nor baino nor gehiago zapatu arratsaldean Mojategiko soropilean. Julen Barrutia entrenatzaileak "intentsitate falta" izan zutela adierazi arren, defentsa "oso onaren" eraginez markagailua alde izan zuten hasieratik zuri-moreek. 30 eta 7koarekin amaitu zen norgehiagoka, eta Euskal Ligako hirugarren postuari eusten diote arrasatearrek. Datorren astean Errioxan dute zita, Logroñoko Domiberia-ren aurka neurtuko baitituzte indarrak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.