Hainbat herritarren babesarekin entregatu dituzte herritarrek emandako sinadurak. Arrasateko 50 komertziotan batutako sinadurak dira horiek. Baina, gehiago ere izan daitezke. Komertzio batzuetan ez dituzte sinadura-orriak jaso. "Eskatzen diegu komertzioen arduradunei eraman ditzatela sinadura horiek BAZera", esan du Garciak.
3.782 sinadurak "bide luzea" egitea espero du sinadura-bilketaren bultzatzaileak. "Erantzun bat eskatzen dugu. Udal gobernuak aintzat har ditzala herritarren iritziak. Ziurgabetasuna handia da, eta kezka ere bai. Irtenbideak behar ditugu. Ez gaude TAOren ereduarekin ados, eta aldatzea eskatzen dugu. Ez dugu etsiko. Borrokan jarraituko dugu".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!