Trikitilaria da eta panderoarekin ere ondo moldatzen da Arrasateko Leire Etxezarreta Learreta. Gitarra lagun ere, herrian eta beste hainbat tokitan kontzertuak egin izan ditu. Azkenaldian Pello Herizekin, alboko entsegu-lokaleko bizilagun eta eskarmentuko gitarra-jolearekin, ari da taularen gainean. Hemen Debagoiena saioko Akordeak musika tartean Doctor Deseo taldearen Silencio en la sala kantua abestu du Pello Herizekin batera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.