Hitzordua aprobetxatuz, fundazioaren garrantzia azpimarratu zuten Kontseilu Errektoreko kideek, gaur egun ere Arizmendiarrietaren baloreen zabalkundean ezinbesteko lana egiten dutela azalduz. Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 45. urteurrena aprobetxatuz, Arizmendiarrieta hilabetea antolatu dute, azaroaren 2an hasi eta abenduaren 2ra arte. Horren baitan hainbat ekintza eta jardunaldi izango dira.