Bisita berezia izan dute Arrasateko EkoCenterrean

Mirari Altube Arrese 2021ko urr. 25a, 17:39

Esparru askotariko bisitariak izan zituen, barikuan, Emaus Fundazioak Arrasaten duen Ekocenterrak. Tartean ziren Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredo, Foru Aldundiko Obra Hidraulikoen zuzendari Enrique Ramos edo Arrasateko zinegotzi Victor Fuentes, besteak beste. Emaus Fundazioko zuzendari Javier Pradinik egin ditu anfitrioi lanak.

40 bat laguneko taldea osatu zen eta arduradunen eskutik Arrasateko azpiegituretan egiten dituzten askotariko jardueren berri izan zuten. Azpimarratu zituzten sentsibleak diren elektro-tresnen kudeaketa, berrerabilpena sustatzeko ekimenak, langileen formakuntzarako zein gizarteratzeko egiten dituzten programak edota lan esparrurako prestaketa... 

Hala, elkartasun ekonomia, berrerabilpena, gizarteratzea eta jasangarritasuna dituzte, besteak beste, lan lerro nagusi eta horrekin batera bigarren eskuko produktuen salmenta duintzea. 

Hori izan da azken denboretan helburu nagusietako bat eta lan handia egin dute, esaterako, Arrasateko denda itxuraldatzen eta modernizatzen.

Bisitariek harreta handiz jarraitu zituzten emandako azalpenak, eta ekitaldi amaieran denek txalotu zuten Emaus Fundaziotik egiten den lana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak