HEMEN DEBAGOIENA

Kulturateko klaustroa, arte garaikidearen agertoki

Hasier Larrea 2021eko irailaren 24a

Espazioak eskaini dien aukeretara moldatu dute euren obra 'Mala xena nunca muere' erakusketako artistek.

Atzo inauguratu zuten M. Benito Piriz, Ander Perez Puelles eta Ainhoa Lekerika sortzaile bizkaitarrek Kulturateko klaustroan urriaren 17ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Bereizgarri gisa, paretetan zintzilik baino gehiago, argazkiak, bideo-proiekzioak eta marrazkiak patioaren ezaugarri zehatzetara egokitu dituzte hiru artistek, eta piezen ar-teko fusio errepikaezina sortu: "Klaustroan egin duguna ez litzateke posible izango bertako zutabe, arku edota sabai konkretu horiek egongo ez balira", nabarmendu du Perezek. Hala, "aurretik espazioa ezagutu gabe, itsu-itsuan" lanean aritu diren arren, "oso gustura" daude guneari egin dioten ekarpenarekin.

Mala xena nunca muere instalazioaren lehen esperientzia Balmasedako Horcasitas jauregian egin zuten, uztailean, Eusko Jaurlaritzak arte garaikidea bultzatzeko Harriak programaren baitan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak