Ehunka herritar batu zen Arrasateko Monterron parkean zapatu eguerdian Sare Herritarrak deitutako elkarretaratzean. Nahikari Otaegi Sareko bozeramaileak azaldu zuen, presoei ezarritako salbuespenezko legea salatzeaz gain, egun hauetan jasandako presio eta manipulazioa salatzeko ere baliatu nahi izan zutela agerraldia. Sarek hasiera batean antolaturiko martxari erantzuteko, PPk eta Voxek Arrasaten ekitaldiak antolatu zituzten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.