Bi pertsona zauritu dira Arrasateko saihesbidean egondako istripuan

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 20a, 12:00

Bi autok istripua izan dute 11:10ak aldean, Arrasateko saihesbidean –Debagoieneko ospitalearen parean–. Bi pertsona zauritu dira; bata Debagoieneko ospitalera eraman dute eta bigarrena, Gasteizera. Dagoeneko, zirkulazioa erregulatzen ari da Ertzaintza.

GI-617 errepidean bi autok –horietako bat, taxia– aurrez aurre egin dute talka. Ertzaintzak jakinarazi duenez, pertsona bat autoan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Bi lagun zauritu dira, eta Ertzaintzak iradoki duenez, euretako bat larriago egon daiteke eta horregatik eraman dute Gasteizera.

Zirkulazioa itxita egon da denbora batez eta ilarak egin dira. Momentuz, ez dituzte ibilgailuak errepidetik kendu, baina ertzainak trafikoa erregulatzen ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak