Gutxigatik, baina MUk ez du lortu Easo garaitzea

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 19a, 20:30

Denboraldiko lehenengo partida izan da gaurkoa; eta are gehiago: publikoarekin jokatu duten lehenengoa izan da, osasun neurriak indarrean sartu zirenetik. "Triste" bukatu dute etxekoek, eta jarraitzaileen berotasunari nahi bezala erantzun ez diotela adierazi du Eneko Mata entrenatzaileak.

Lehenengo laurdenean 19 eta 21 ari ziren galtzen etxekoak. Mataren esanetan gaizki hasi dute partida MUko mutilek: "Intentsitatea falta izan zaigu defentsan". Bigarren laurdenean, aldea handitu  egin da (38-50), baina hirugarrenean etorri da ezustea. Markagailua irauli dute etxekoek; aurretik jarri dira (66-65). "Azkarrago jokatu dugu, erreboteak baliatzen jakin dugu eta partidan sartu gara", esan du entrenatzaileak. Eskura izan dute garaipena MUko jokalariek, baina ez dute lortu: 79 eta 86 bukatu da lehia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak