Bederatzi ikastaro eta lau tailer izango ditu Jabetze Eskolaren egitarau berriak

Xabi Gorostidi 2021ko ira. 7a, 12:14

Azken ia hamabost urteetako ibilbidearekin jarraituz, Arrasateko Emakume Txokoak jabetze eskolaren egitaraua prestatu du, "gizon eta emakumeen berdintasunean eragiteko helburuz". Egitaraua eguenean edo ostiralean helduko da arrasatearren postontzira, eta izen ematea datorren astean zehar egin beharko da: irailaren 13tik 17ra.

Bederatzi ikastaro, lau tailer, bi gune iraunkor eta mundu guztiak parte hartzeko bost ekintza barnebiltzen ditu egitarauak. Ekintza publiko horietako batekin eman ohi diote egitarauari hasiera.  Aurtengoa irailaren 24an Kulturaten egingo den Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlana izango da, eta ostean etorriko askotariko beste ekintza batzuk etorriko dira: dokumental aurkezpenak, bertso saioak, Azaroaren 25eko ekintzak...

[Egitarau osoa ikusteko, egin klik hemen]

Esan bezala bederatzi tailer egongo dira, eta horien artean Emakumeok eta hitanoaren erabilera: teoriatik praktikara izenekoa nabarmendu dute aurkezpenean. Ikastaro hori borobiltzeko Noka bertso saioa egingo dute urriaren 28an, Amaia Agirre, Miren Amuriza, Oihana Arana, Haizea Arana, eta Eli Pagola koplarien parte hartzearekin. 

Tailer eta ikastaroez gain, bi gune iraunkor eta autogestionatu izango dituzte: irakurketa feministen txokoa, eta emakume migratuentzako topalekua.

Egitaraua eguenean edo ostiralean helduko da arrasatearren postontzira, eta izen ematea datorren astean zehar egin beharko da: irailaren 13tik 17ra. Aipatzea, edozein zalantza edo argibide izanez gero Emakume Txokoko langileak laguntzeko prest egongo direla: bulegoan, telefonoz edo emailez. Bulegoko ordutegia, honakoa: 

  • Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00
  • Ostiraletan: 10:00-14:00

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak