Azken urteetan gora egin ei du txakolina edateko ohiturak eta jendeari gustatzen ei zaio konparatzea eta bere iritzia ematea. Baina, oraindik ez dute marka konkretu bat aipatuz eskatzen tabernetan, eta ohitura hori hartu behar ei du jendeak. Ardo beltzarekin edo zuriarekin, esaterako, marka bat, etxe bat, aipatzeko ohitura badu jendeak, baina ez da hori gertatzen txakolinarekin. Horixe adierazi dute goizean Arrasateko Txakolin Egunean egon diren Debagoieneko hiru txakolin etxeetako ordezkariek: Arrasateko Kataide eta Oñatiko Belaskua eta Murgialdai.
Hileko hirugarren zapatuan egin ohi den baserritarren azokaren barruan ospatu da Txakolin Eguna; Seber Altube plazan eskaini dituzte euren txakolinak.