Itziar Yague abeslaria izan da lehen artista gonbidatua. Hitzordua Yagueren eta beste askoren irakasle izandako Jesusi Etxebarriari omenaldia egiteko aprobetxatu zuen Arrasate Bluesek. Emakume artistek halako zabalkundea merezi dutela aipatu zuten antolatzaileek.
Lore sorta eta aitortza plaka eman zioten agertokian Maria Ubarretxena alkateak eta Jon Apraiz Ibai-arteko lehendakariak Jesusi Etxebarriari.
Arrasateko txoko askotan kontzertuak
Gaur Elmako Euskal Herria plazara lekualdatuko da festibala. Arratsaldeko zazpietan hasita arrasatearrez osatutako Erromintxelak taldeak dixie swing estiloaz bustiko ditu musikaren egarriz gerturatuko direnak. Zortzi terdietan Otalora Lizentziaduna kalera ekarriko dute swing and blues melodiak Voodoo Charms donostiarrek.
Atzo Goikobaluko koruak eta Arrasate Musikaleko ikasle gazteek sorpresazko hasiera eman zioten jaialdiari. Gaur ere ezustekoak egongo direla aurreratu du Jon Apraizek.