Abuztuan ez da baserritarren azokarik izango, beraz, zapatuan egingo dute ikasturteko azkena Seber Altube plazan. Garaiko ortuko produktuez gainera bestelakoak ere izango dira aukeran, horien artean, Debagoieneko txakolina. Udaleko teknikari Nerea Lazpiur eta Kataide txakolindegiko Izaskun Gartzia gonbidatu dituzte Arrasate Irratiko gaurko, martitzena, Uda giroan saiora.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.