Gidariek arau edota muga horiek errespetatu ditzaten gura du Arrasateko Udal Gobernuak, "guztien artean Arrasate seguruago bat eraikitzeko".
Maria Ubarretxena alkateak adierazi du radar horien funtzioa pedagogikoa dela. "Hau da, herritarrei, kasu honetan, gidariei, herri barruko errepideetan ohitura edota jokabide eredu zuzen batzuk erakustea, legeak agindutako abiadura mugak errespetatu eta Arrasate oinezkoentzat seguruagoa izan dadin".
Eguzki panelen bitartez funtzionatuko dutela gaineratu du. "Energia berriztagarria erabiliko dute, modu horretara, energia eraginkortasunaren bidean ere urratsak emanez eta Udal Gobernu zein Udal honek, herri jasangarri bat eraikitzearen alde egiten duen apustuari jarraipena emanez".
Instalazio lanek 7.169,25 euroko aurrekontua izan dute (BEZ barne).