Villa Amparokoan 5 eta 12 urte artekoentzako askotariko 18 jolas daude eta Santa Barbarakoan, 29 jolas. 10:00etatik 20:00etara egongo dira erabilgarri bi ur-parkeak, egunero.
Udal Gobernuak parkeen erabilera arduratsua egiteko eskaera luzatu die herritarrei. "Beharrezkoa izango da, COVID-19aren aurrean, segurtasun eta prebentzio neurri oro betetzea. Debekatua dago ur instalazioetan jan eta edatea, maskotekin egotea edota beirazko objektuak eramatea".