ALBISTEAK

Sanjuanetako egitaraua aurkeztu dute, edukiera mugatuko ekitaldiekin

Hasier Larrea 2021eko ekainaren 8a

Arrasateko Udaleko Kultura Sailak Arrasate Musikalekin, Txatxilipurdirekin, herriko dantza taldeekin eta txosna batzordearekin batera landu du, besteak beste, aurtengo jaietako kultura egitaraua. Ekitaldietan parte hartzeko aurrez eman beharko da izena; ekainaren 23ko errementari dantzarako, adibidez, zozketa bidez izendatuko da publikoa.

Jarraian, sanjuanen bueltan antolatutako aste osoko egitaraua:

  • Ekainaren 19an, zapatua, Nekatutak bakarrizketa, Antton Telleriaren eskutik, Amaia antzokian, 19:00etan.
  • Ekainaren 20an, domeka, Txorbelaren kontzertua San Frantzisko elizan, 12:30ean. 18:00etan, Pandero Jaialdia Amaia antzokian, Neomak, Elizagoien ahizpak & Oses-Leuza anaiak, Izer eta Eneko Dorronsoro, Khami eta Amak taldeen eskutik, Arrasateko Trikitxa eskolak antolatuta.
  • Ekainaren 21ean, astelehena, Laburbira emanaldia, AEDk antolatuta, Kulturateko areto nagusian.
  • Ekainaren 23an, eguaztena, 12:30ean, txupinazoa eta mikro irekia Monteazpiko Terrazan. 19:00etan, Rebel Noise eta LC-ren kontzertua toki berean. 19:30ean, Udalaxpe txistulari elkartearen kalejira. 22:30ean, San Juan bezperako ekintza Herriko plazan: Errementari dantza eta Gora Arrasate eta San Juan ereserkia.
  • Ekainaren 24an, eguena, Udalaxpe txistulari elkartearen kalejira. 11:00etan, Arrasateko Gariband taldearen kalejira. 13:00etan, Monterron parkean, Itzulera ekitaldia: Arrasate Musikaleko banda, Gariband taldea, Arrasateko Gaiteroak, Lore Gazteak dantza taldea, Txikitxu Arrostaitz dantza taldea eta Erraldoi eta kilikien konpartsarekin. 17:00etan, Mus txapelketa gaztetxean. 19:00etan, Ekiñe eta Nhil-en kontzertua Monteazpiko terrazan.
  • Ekainaren 25ean, egubakoitza, Eguzkilaru eguna Txatxilipurdiren eskutik. 10:30eatik 14:00etara jolas eta ekintzak Monterron parkean. 12:00etan, Monteazpiko terrazan marianito musikatua. 12:30ean, Arrasateko trikitixa eskolaren kalejira. 19:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amaren intxaurrak ikuskizuna Monterron parkean. 20:00etan, Bordan bizio eta Txerrikumeak taldeen kontzertua Monteazpiko terrazan.
  • Ekainaren 26an, zapatua, bertso saioa Seber Altube plazan: Oihana Iguaran, Manex Agirre, Xabi Silveira eta Ane Beloki. 19:00etan, kontzertua Monteazpiko terrazan, Perlata eta The Clayton taldeen eskutik.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak