"Pozik" eta "helburua lortuta" amaitu dute partida Ointxe! klubeko senior mailako bigarren taldekoek. Denboraldi bikaina egin dute gazteek, eta gaur kopa altxatu dute. Bestalde, aipatzekoa da Getariako ez dela gaizki moldatu, baina jokalari gutxirekin etortzeak ondorioak izan ditu.
Lehia amaitu bezain laster, ospakizunari ekin diote arrasatearrek. Sudur gorriak jantzita ospatu dute garaipena. Azaldu dutenez, saskibaloia norgehiagoka baino gehiago da beraientzat, eta hain zuzen ere hori erakutsi nahi dute sudur gorriekin; gozamena eta lagun artean ondo pasatzea ere badela, alegia.