Mundukiderekin Kolonbian proiektua duen Anibal Criollo sukaldari indigena, Arrasaten

Julen Iriondo Mtz. de Zuazo 2021ko eka. 4a, 16:54

Madrid Fusion sukaldaritza topaketan parte hartzera etorri da Europara. Anibalentzat, janaria prestatzea afektua erakustea da, partekatzea, sozializatzea, ezagutza transmititzea, gorputza ez ezik arima eta espiritua ere elikatzea.

Horretarako, chagra funtsezko pieza da, hemengo baserri ingurunea eta kultura izango litzatekeena, nolabait: "Ekosistema bizia da, non elkarrekin diharduten gizakiak, landareek eta animaliek. Baina gizakia ez da horietan indartsuena, ekarpen handiena egiten duena edo argiena. Gizakiok gara elkar konektatzeko modua egiten dugun sistema horren zati bat".

Kolonbiako Nariñon emakume indigenekin proiektu bat daramate aurrera Criollok eta Mundukidek. Emakumeekin, eurak dira-eta familian chagra-z eta elikaduraz arduratzen direnak. "Zer moduz chagretara itzultzen bagara, haziak partekatu, ezagupenak, gure gazteei erakutsi ez dela hainbeste hanburgesa jan behar, ez dela hainbeste bildutako jaki jan behar, McDonald's, Coca Cola… Eta zer moduz horren ordez hasten bagara berriro chicha kontsumitzen. Jakin behar da nola egin umeek eta gazteek chicha har dezaten, ze orain beste mundu batekoak sentitzen dira, eta lehengoa albo batera uzten dute".

Egoera ahulenean dauden pertsonen gaitasunak indartzea, pertsona horien eta beren komunitateen garapen sozioekonomikoari laguntzea, etengabeko prestakuntza sustatzea, emakumeak ahalduntzea eta kontsumo nahiz produkzio modalitate sostengarriak bultzatzea, 0 kilometro filosofia, ekoizle txikiei eta sasoiko produktuei balioa ematea, horiek dira Anibal Criolloren ideia nagusietako batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak