Arrasateko Trikitixa Eskolak, Udalaren laguntzarekin, Arrasateko Pandero Jaialdia antolatu du ekainaren 20rako. Eskolak aurretik ere antolatuta zeukan antzerako jaialdirik, baina oraingoan nobedadea da ez direla ikasleak izango kontzertuak eskainiko dituztena, trikiti munduko izen entzutetsuak baizik: Neomak, AMA, Khami, Elizagoien ahizpak eta Oses-Leuza anaiak... Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude hemen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.