Terrazen ordenantza egin eta lankidetzan jarraitzeko hitzarmena lortu dute

Eneko Azurmendi 2021ko mai. 24a, 11:28

Arrasateko Udal Gobernuak eta Arrasateko Ostalariak elkarteak hitzarmena sinatu dute terrazen ordenantza arautu eta elkarlanean lan egiten jarraitzeko.

Ostalarien eskaeretako bat izan da, hasieratik, terrazei buruzko ordenantza bat egitea da, Udalak jada emandako dirulaguntza zuzenekin edota tasen gaineko hobariekin batera. "Udala ados dago eskaera horrekin, eta ostalariekin hartutako konpromisoa betetzen jarraituko du. Ordenantza izanik, sektoreak terrazetan COVID-19ri aurre egiteko egin behar izan dituen inbertsioei berme osoa emango litzaieke", azaldu du Udal Gobernuak.

Udalak hainbat laguntza eta neurri bideratu izan ditu ostalaritzara pandemia hasi zenetik. "Dena den, sektoreak beharrezkotzat jotzen du lehenbailehen egitea terrazen ordenantza bat, terraza horiek ordenatzeko eta udalerriko bizilagunekin bizikidetza egokia bermatzeko", gaineratu du Gobernuak.

Hala, zazpi puntu dituen akordioa sinatu dute bi aldeek:

  1. Arrasateko Udalak konpromisoa hartzen du terrazei buruzko ordenantza egiten hasteko eta, horregatik, ordenantza hori arau planean sartuko du ekaineko osoko bilkuran.
  2. Ordenantza lantzeko, gutxienez 8 hilabete beharko dira.
  3. Arrasateko Udalak dekretu bat egingo du, ordenantza amaitu arteko inbertsioak bermatzeko.
  4. Udalak konpromisoa hartzen du Arrasateko Ostalariek aurkeztutako proposamenak lantzeko.
  5. Partaidetzako prozesu bat egingo da 39/2015 legeari jarraiki, non Arrasateko bizilagunek parte hartu ahal izango duten, baita ere ostalaritzaren sektoreko ordezkariek.
  6. Partaidetzako prozesua egingo da Hirigintzako Aholku Kontseiluaren bidez, zeinetan udalerriko kolektibo guztiek baitute ordezkaritza.
  7. Konpromisoa hartzen da elkarrekin lanean jarraitzeko elkar ulertuz eta era kolaboratzailean, elkarrizketaren bidetik at konfrontazioren bidea ekidinez bi aldeen aldetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak