'Eman Zesarri Zesarrena' liburua, Intxorta 1937 Kultur Elkartearen eskutik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko mai. 17a, 17:07

Euskal Herrian hamarkadetan izan den indarkeriaren gaineko errelatoari bere ekarpena egitea izan da Joxe Iriarte Bikila-ren asmoa Eman Zesarri  Zesarrena liburuarekin. Intxorta 1937 Kultur Elkartearen eskutik, eta Alternatiba alderdiaren laguntzarekin, argitaratu du. Elkar dendetan eta Intxorta1937@gmail.com helbidera eskaera eginda eskura daiteke.

Egubakoitzean Arrasaten egin zuten aurkezpenean egileak azaldu zuen "indarkeriaren gaineko bi errelato nagusiekin ez datorrela bat, eta horregatik, batetik, Estaduaren azterketa historikoa eta zehatza, eta, bestetik, ETA-ren eboluzioa jaso" duela liburuan. "Garai ezberdinetan idatzitako baina gaurko ikuspegiari lotutako saiakeren eta elkarrizketen bilduma dela" gaineratu du, eta "hiru ardatz nagusi dituela: indarkeria orokorra, indarkeria zehatza eta munduaren eraldaketa".

Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kide Juan Ramon Garai izan da liburuaren editorea."Argitaletxe tradizionaletan liburu honek lekua izan beharko lukeela  pentsatzen genuen, gure historiaren zati bat delako, beste errelato edo kontakizun bat da, eta gu oso ados gaude Bikila-rekin gauza askotan; horregatik, erabaki genuen liburua argitaratzea".

Aurrera begira egindakoa

Kontakizunean atzera begiratzen duen arren,  aurrera begira egindakoa dela dio Bikila-k  liburuaren ekarpenarengatik galdetuta: "Bilduko militantea naiz eta Bilduren barruan gaur egun gaude, alde batetik garai baten ETA-ren alde egon zirenak eta beste batzuk Ajuriako paktuan egon zirenak; hortaz, sektore ezberdinen artean elkarrizketa bat sortzeko nire liburua ardatza izan daiteke". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak