HEMEN DEBAGOIENA

Oskar Epelde: "Halako hilketak maiz gertatzen dira Afrikan, batzuetan gertuan ere"

Jone Olabarria 2021eko apirilaren 28a

Oskar Epelde arrasatearrak urteak daramatza Afrikan kazetari lanetan, eta David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetarien hilketaren ostean, bertako hainbat herrialdetan lan egitearen nondik norakoak azaldu ditu.

Talde armatu baten erasoa jasan ostean astelehenetik desagertuta zeuden David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetarien gorpuak aurkitu zituzten atzo Burkina Fason. Hildako kazetariak Burkina Fasoko parke naturaletako legez kanpoko ehizari buruzko film dokumental bat egiten ari ziren gobernuz kanpoko erakunde batekin, eta Legez kanpoko ehizaren kontrako patruila batekin zihoazen erasotu zituztenean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak