Txatxilipurdik udaleku itxiak gertatu dizkie 9 eta 16 urte arteko gaztetxoei

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko api. 21a, 15:08

Uztailaren 3tik 10era bitartean 9 eta 16 urte bitartekoei zuzendutako udaleku itxiak egingo ditu Txatxilipurdik, eta aurtengoek, Garaion Sorgingunea izango dute kokaleku, Ozaetan (Araba). Izena emateko epea apirilaren 26an irekiko da eta arrasatearrek lehentasuna izango dute maiatzaren 10era arte.

Hiru adin tarte ezberdinetako talde elkartuko dira eta adin tarte bakoitzak bere herrixka propioa izango du Sorgingunean: LH 4, 5 eta 6 mailakoek, hau da, 9-12 urte bitartekoek, Aizkomendi herrixka osatuko dute; DBHko 1. eta 2. mailakoek Gebara herrixka; eta DBHko 3. eta 4. mailakoek Sorginetxe herrixka. Hortaz, 9 eta 16 urte bitarteko aurre-nerabe eta nerabeak elkarbiziko dira udaleku itxietan.

Euskara, natura eta sormena

COVID-19ak ekarri dituen zailtasun eta erronkez jabetu arren, Txatxilipurditik aurre-nerabe eta nerabeek euskaraz, naturaz, sormenaz eta bizikidetzaz bustitako oporraldia merezi dutela adierazi dute, eta hortaz, udaleku itxiak eskaintzeko urratsa eman dute. Bestalde, osasun agintarien "protokolo eza" nabarmendu dute eta sektore horretan oinarri batzuk finkatzeko beharra dagoela azpimarratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak