"Laster" hasiko dituzte Kataideko bidegorriko lanak

Eneko Azurmendi 2021ko api. 13a, 14:38

Aldundiko Mugikortasuneko Zuzendaritzak bidegorria amaitzeko interesa erakutsi du Kataide eta Arrasate ekialdea lotzen dituen 690 metroko bidegorri zatia egiteko, Rafaela Romero foru diputatuak azaldu duenez. Hala, goizean egindako Diputatuen Kontseiluak azken oztopo administratiboak ebatzi ditu Kataideko zatiko obrei hasiera emateko.

Kataide eta Arrasate ekialdeko bidegorriaren jarduketa eremuaren artean "espaloiak baino ez daude eta ez dago bidegorri zatirik". Horregatik, Romerok azaldu duenez, Mugikortasuneko Zuzendaritzak bidegorria amaitzeko interesa du, bi zatiak lotu ahal izateko. "Kataideko bidegorria handitzeko, hobetzeko eta egokitzeko lanak, hasiera batean 2020rako aurreikusiak, atzeratu egin ziren Mugikortasuneko Departamentuarekin zerikusirik ez zuten gai tekniko eta administratiboengatik, baina arazo horiek konpondu dira dagoeneko eta, beraz, laster hasiko dira zati horretako lanak".

Aipatutako zatia handitzeko, hobetzeko eta egokitzeko lanek 227.199,19 euroko aurrekontua izango dute, eta San Prudentzio eta Kataide poligonoaren arteko lotura konponduko dute. Tarte horrek 690 metroko luzera du, eta "funtsezko trazadura" da Deba bailarako foru ibilbidearen barruan.

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak adierazi du "pozik" dagoela eragozpen administratiboak konpondu direlako eta, ondorioz, "laster egingo delako zati hori, eskualdeko bizilagunek mugikortasun jasangarria eta osasungarria izateko aukera izan dezaten, azpiegitura seguru eta irisgarri bati esker".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak