"Gure helburua da herri barruan mugitzeko garraio publikoaren erabilera sustatzea, gizarte ongizateari begira zein ingurunearekiko begirune jasangarriaren ikuspuntutik, eta horri helduta, gaur egun martxan dugun zerbitzua babestu eta mantentzearen aldeko apustua egiten dugu, honen eraginkortasunean irmoki sinesten dugulako eta arrasatearrok, orain arte, zerbitzuarekiko harrera ona azaldu dutelako", azaldu dute Udaletik, gaineratuz "inoiz baino garrantzitsuagoa" dela herritarrentzat "onuragarria" den zerbitzua zaindu, mantendu eta indartzen jarraitzea.